Biziola Kooperatibaren lan poltsan izena eman

Goierri eraldatzen jarraitzeko behar zaitugu

Urte erdi pasa da Biziola Kooperatiba sortzeko lehen batzar orokorra egin genuenetik. Ordutik hamaika lan egin ditugu auzolanean proiektua martxan jarri ahal izateko. Orain ordea pauso bat gehiago emango dugu, Biziola Fabrika martxan jarriz eta horrek proiektuan behar berriak dakartza. Egunerokoan proiektuak aurrera egin dezan, lan boluntarioaz gain, lan ordaindua ere beharrezkoa dugu.

Horregatik, Biziola Kooperatiban lan egin nahiko bazenu, izena ematera gonbidatzen zaitugu. Berehalakoan Biziolaren dinamikan txertatu eta dendan eta banaketa lanean aritzeko prest egongo den pertsonak behar ditugu, ezinbestean, Goierri eraldatzen jarraitzeko, taldean lan egiteko prest daudenak. Finean, Goierri burujabeago, orekatuago eta iraunkorrago baten bidean euren alea jarri nahi duten herritarrak.