BiziolApp aplikazioa

Biziolatik eraldaketarako koordenadetan ahalik eta jende gehien biltzeko lanean ari gara eta hau lortzen laguntzeko aplikazioa martxan jarri dugu. Tresna honekin komunitate bat indartu nahi dugu eta Biziolan egiten den guztiaren inguruko informazioa jasotzeko kanal zuzena izango da.

Atalak

Aplikazioak 5 txoko ezberdin ditu:

Formazioa

Albisteak:

Gure jardunarekin zerikusia duten albisteak ikusaraziko dira: dendaren ingurukoak, guk edo elkarlanean sustatutako proiektuak,…

Proiektu berriak

Ekintzak:

Biziolatik antolatzen diren hitzaldi, jardunaldi, kultur ekintza… informazioa eta izen-emateko aukerak txertatuko dira.

Interkooperazioa

Sare sozialak:

Biziolak erabiltzen dituen sare sozial guztiak ikusiko dira atal honetan informazio guztia bateratu asmoz.

Erosketa ataria:

Biziola Dendako produktuak Goierritarren esku jartzea du helburu atal honek eta oraindik garapen fasean gaude.*

Ikusgarritasuna

EKOIZLEEN TXOKOA:

Salerosketaz gain gure ekoizleek beraien txokoa ere
badute bertan: proiektuaren inguruko informazioa, ekoizten
dituzten produktuen zerrenda edota sare sozialak ikusiko dira.

biziolapp mugikorrerako aplikazioa
biziolapp mugikorrerako aplikazioa

Deskargatu aplikazioa zure mugikorrean
eta aprobetxatu abantaila guztiak

Formazioa

Aplikazioaren inguruko zalantzaren bat duzu?

Erabileraren inguruko bideo labur batzuk prestatu ditugu dena argi izan dezazun:

Lanabes hau sortzen Aiora IKT informazioaren teknologiaren inguruko zerbitzuak
eskaintzen dituen enpresakoak ibili dira, Uhiin proiektuaren baitan.

*Probaldi ezberdinak egiten ari gara eta oraingoz eskariak Biziola Dendan, Panelfisan (bertako langileak), Gabiri eta Mutiloako azoketan jaso daiteke. Poliki-poliki banaketa sare bat findu nahi dugu. Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapen Programaren baitako 2021eko lankidetza deialdiari esker abiatu dugu proiektu hau (Eusko Jaurlaritzako fondo propio eta FEADER laguntzekin).