Haurrentzako xaboi lantegia

EKAINAK 19, ASTEAZKENA, 16:30etan

Gure ekoizle diren Izpiliku Kosmetikako neskak haurrentzako xaboi lantegi bat prestatu digute. Haurrek xaboi konfetiarekin xaboi bolatxoak egiteko aukera izango dute, eta baita glizerina eta lufarekin xaboia sortu ere.

Haurren gutxi gorabeherako gomendaturiko adina 6-12 bitartekoa da.

Lantegia doan izango da baina leku mugatua izango dugunez izena emateko eskatzen dizugu.

Ez geratu lekurik gabe!

PLAZA GUZTIAK AGORTU DIRA

Barkatu eragozpenak.