Komunitate zabal bat
elikadura burujabetzarantz

Goierri eskualdeko ekoizleak, herritarrak eta eragileak elikadura burujabetzaren bidean elkartzeko asmoarekin sortu da Bizigaia proiektua.

Hausnarketetatik haratago, praktikaren bidez ekoizle berriak instalatzen eta daudenak indartzen lagunduko diguten tresna eta baldintzak sortu nahi ditugu elkarrekin.

Lurrarentzat eta lantzen duten pertsonentzat iraunkorragoak izango diren ekoizpen ereduetara trantsizioak lagunduz.

Bide horretan, lehenengo pausoa Bizigaia Irabazi Asmorik Gabeko Elikadura Kooperatiba eratzea izango da.

Proiektua martxan jartzeko 60 bazkide behar ditugu gutxienez.

Izan zaitez Bizigaia Kooperatibaren sortzailea!

* Kooperatibako sortzaile moduan, eraketarako 50 euroko ekarpena egin beharko du bakoitzak.