Denontzat

etorkizun bizigarriak

eraikitzen

Goierrin Ekonomia Sozial Eraldatzailearen balioetan lanean dabiltzan proiektuak saretu eta gizarteko gainontzeko herritar eta eragileekin batera eskualdean eraldaketa soziala bultzatzeko sortu gara.

GOIERRI OREKATUAGOA

Berdintasun sozialean, sektore ekonomiko desberdinen artean, herrien artean.

GOIERRI BURUJABEAGOA

Bizitzarako beharrak modu burujabean antolatzeko gaitasunetan aurrera egingo duen eskualdea.

GOIERRI IRAUNKORRAGOA

Elkar zaintzen duen eskualde bat, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jartzen duena.

Nola egingo dugu bidea?
Formazioa

FORMAZIOA

Formazioa da eraldaketarako bide luze bezain azkarrena, elkarrengandik ikasiz, zer eta nola egingo dugun berrasmatuz.

Interkooperazioa

INTERKOOPERAZIOA

Ekoistema eraldatzaile bat sortu nahi dugu, proiektu eta eragile ezberdinen artean lankidetzak sustatuta

Ikusgarritasuna

IKUSGARRITASUNA

Gauzak beste modu batean egin daitezkeela erakusteko, dagoeneko egiten duguna bistaratuko dugu, herritarrak eraldaketara erakarriz

Proiektu berriak

PROIEKTU BERRIAK SORTU

Bizitzaren iraunkortasunerako eremu ekonomiko guztietan proiektu eraldatzaileak sortu eta horien arteko lankidetza proiektuak sustatuko ditugu.

Biziola Fabrikaren aurkezpena martxoaren 12an. Zatoz!

LAZKAOKO BIZIOLA FABRIKA | 11:00-13:00