Biziola dendako kontsumitzaileentzat galdetegia

ZURE IRITZIAREKIN ZERBITZUA HOBETU NAHI DUGU

Kaixo, lagun:

Mila esker Biziolatik prestatu dugun galdetegi hau osatzeko 5-10 minutu hartzeagatik. Dakizuenez, Biziolak bere helburuen artean dauka Goierrin Trantsizio Ekologiko, Jasangarria eta Bidezkoa bultzatzea. Helburu honen baitan, gure eskualdea Elikadura Burujabetzara bidean jartzeko proiektu/tresna ezberdinak ditugu Biziolan. Horien artean, Lazkaon kokatua dagoen denda da tresna garrantzitsuena.

Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkargunea da Biziola denda. Batzuek eta besteek trantsizio eko-sozialarekin eta elikadura Burujabetzarekin duten konpromisoa gorpuzten den espazioa hain zuzen ere.   

Dendaren eguneroko martxan paper protagonista duzue kontsumitzaileek eta zuen esperientziak eta iritziak baliatu nahi ditugu dendaren inguruan gogoeta egiteko eta, maila ezberdinetan, hobetze proposamenak jasotzeko. 

Galdetegiak 7 atal ditu:

  • Datu pertsonalak (noski anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira)
  • Produktu eskaintza
  • Erosketa ohiturak
  • Dendako funtzionamendua 
  • Komunikazioa eta Biziolarekin harremana
  • Kontsumo ereduak eraldatzen 
  • Bestelakoak

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu guztiona den proiektu hau elikatzen jarraitzeagatik.

Datu pertsonalak

Biziolako bazkide zara?(Beharrezkoa)
Ohiko eroslea zara Biziolan?(Beharrezkoa)
Erosle izateaz gain ekoizle ere bazara?(Beharrezkoa)

Produktu eskaintza

Azpi-sailkapen honetatik zein produktu kontsumitzen dituzu Biziolan ohiko maiztasunez?
(kalitatea, itxura, zaporea, produktu/ekoizlearen inguruko informazioa, bolumena, formatu eta ontziraketa...)

Dendako funtzionamendua

Erosketa ohiturak

Zenbatero egiten duzu erosketa Biziolan?
Zein momentutan?
Nola egiten duzu erosketa?
Aurrez planifikatzen duzu erosketa?
Nola etortzen zara Biziolara?

Banaketa sistema

Ezagutzen duzu Biziolaren herriz-herriko banaketa sistema?
Biziolako banaketa punturik erabiltzen duzu?

Komunikazioa eta Biziolarekin harremana

Nondik jasotzen duzu, nagusiki, dendaren inguruko informazioa?

Kontsumo ereduak eraldatzen

Parte-hartzen duzu Biziolan Elikadura Burujabetzaren inguruan egiten diren jardueretan (hitzaldiak, tailerrak, etab.)?

Bestelakoak