Biziola Kooperatibaren batzar orokorra ekainaren 29an
LAZKAOKO BIZIOLA FABRIKA | 18:00
Iritsi da urteko beste une garrantzitsu bat: badator Batzar Nagusia!
Azken urtean erronka pila bat izan ditugu: espazioaren egokitzapena, proiektuak, asmoakā¦ eta hau guztia ez litzateke posible izango zuek gabe.
Ekainaren 29an elkartuko gara egindako eta egitekoak agertzeko, ostegun arratsaldez, Biziola Fabrikan. Lehen deialdia, 18:00etan. Bigarren deialdia, 18:15etan. Hirugarren deialdia: 18:30etan.
Batzar Nagusirako honako gai ordena prestatu dugu:
- Lehendakariaren ongi etorria
- 2022ko memoria
- 2022ko kontu ekonomikoen itxiera
- 2023ko kudeaketa plana eta aurrekontuak
- Aplikazioaren aurkezpena
- Puntuen bozketa (2, 3, 4)
- Galde-erantzunak
- Emaitzak aurkeztu
- Itxiera
Dagokion dokumentazioa ESTEKA HONETAN topatuko duzue. Batzarrean ezin baduzue parte hartu, bozka delegatzeko aukera duzue DOKUMENTU HAU BETETA.