AUZOARGI

Autokontsumo partekatu batean parte hartzeko aukera eskaini nahi dizuegu Lazkaon,

bertan sortutako energia bertan kontsumituz.

Energian pauso handi bat ematera goaz; Goienerrekin batera, Biziolako teilatua baliatuz,

AUZOARGI autokontsumo proiektua jarriko dugu martxan.

Informazio gehiago behar baduzu, zatoz hurrengo urriaren 28an arratsaldeko 18:00etan Biziolan egingo dugun aurkezpenera. Etortzekoa bazara edo proiektuan parte hartzeko interesa baduzu bete galdetegi hau lehenbailehen,

instalazioan parte hartzeko lekuak mugatuak dira eta izen-emate ordena erabiliko dugu plazak banatzeko.