Biziola dendako kontsumitzaileentzat galdetegia
ZURE IRITZIAREKIN ZERBITZUA HOBETU NAHI DUGU
Kaixo, lagun:
Mila esker Biziolatik prestatu dugun galdetegi hau osatzeko 5-10 minutu hartzeagatik. Dakizuenez, Biziolak bere helburuen artean dauka Goierrin Trantsizio Ekologiko, Jasangarria eta Bidezkoa bultzatzea. Helburu honen baitan, gure eskualdea Elikadura Burujabetzara bidean jartzeko proiektu/tresna ezberdinak ditugu Biziolan. Horien artean, Lazkaon kokatua dagoen denda da tresna garrantzitsuena.
Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkargunea da Biziola denda. Batzuek eta besteek trantsizio eko-sozialarekin eta elikadura Burujabetzarekin duten konpromisoa gorpuzten den espazioa hain zuzen ere.
Dendaren eguneroko martxan paper protagonista duzue kontsumitzaileek eta zuen esperientziak eta iritziak baliatu nahi ditugu dendaren inguruan gogoeta egiteko eta, maila ezberdinetan, hobetze proposamenak jasotzeko.
Galdetegiak 7 atal ditu:
- Datu pertsonalak (noski anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira)
- Produktu eskaintza
- Erosketa ohiturak
- Dendako funtzionamendua
- Komunikazioa eta Biziolarekin harremana
- Kontsumo ereduak eraldatzen
- Bestelakoak
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu guztiona den proiektu hau elikatzen jarraitzeagatik.