Goierri
eraldatzeko
taupadak
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.
Biziolako bazkide izateak, berak sustatutako proiektu guztietan parte hartzeko aukera emango dizu, baita proiektu berriak sustatzekoa ere.
Hasteko, eraldaketaren bidean pauso garrantzitsu bat eman eta Biziola Fabrika martxan jarri dugu Lazkaon. Goierri guztira eraldaketaren taupadak iristarazten lagunduko digun bihotza.
Espazioak bost gune ditu:
- Elikadura burujabetzaren bidean, produktuak bildu eta banatzeko logistikarako gunea.
- Produktuak eskuratu eta agroekologiaren bidean hezi eta hazteko espazio bat.
- Produktuak eraldatzeko espazio bat, hasiera batean, gozogintzako obradore bat jasoko duena.
- Plaza ireki bat, hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, antzerkiak, kontzertu txikiak… egiteko. Mundu bizigarriagoak sentitzeko, ezagutzeko eta bizitzeko aukera ematen diguna.
- Ekonomia Sozial Eraldatzailean lanean dihardugun proiektuentzako lanerako espazioak eta proiektu berrien haztegia (laster).
#100.000taupada
Goierri bizigarriago bat eraikitzeko,
izan zaitez zu ere taupada!
Egin zaitez Biziola Kooperatibako bazkide
Biziolako bazkide izateak, berak sustatutako proiektu guztietan parte hartzeko
aukera emango dizu, baita proiektua berriak sustatzeko ere.
BAZKIDE ERABILTZAILEA
Bazkide erabiltzaileak herritarrak gara, proiektu honen oinarria eta motorra.
BAZKIDE LAGUNTZAILEA
Eskualdeko udal, enpresa, erakunde eta elkarteek osatzen dute taldea.