Biziola sarearen aurkezpena urriaren 16an

Beasaingo Igartza Jauregia | 11:00-13:00

Bi urtez proiektua su txikian egosten aritu ostean, iritsi da Biziola sarea Goierritarroi aurkezteko garaia. Eskualde gisa etorkizunari begira ditugun erronkez arduratuta gaudelako sortu dugu sare hau.

Erronkez hausnartzeko baino, proiektu konkretuak martxan jarriz erronka horiei elkarrekin erantzuteko. Etorkizun bizigarriago bat eraiki nahi dugulako Goierritar guztiontzat.

Goierri orekatuago, burujabeago eta iraunkorrago bat lortzeko bidean, eragile, pertsona eta erakunde ugarik jarri dezakegu gure aletxoa. Horregatik Biziola sarean eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko kooperatibak, herritarrak eta bestelako elkarteak batu gara.

Eta hemendik aurrera, are gehiago batu zaitezten nahi dugu. Guztion ekarpena ezinbestekoa izango baita beharrezkoak ditugun trantsizioak egiteko.

Eman izena Biziolaren aurkezpenera etortzeko

URRIAK 16 | BEASAINGO IGARTZA JAUREGIA | 11:00-13:00

Aurkezpenean zehar zaintza zerbitzua eskainiko da. Erabili nahiko bazenu adierazi jarraian:
Pribatutasun politika(beharrezkoa)
Emandako informazioa webgunearen arduraduna den Biziola Elkarteak zure eskaera erantzuteko erabiliko duela adierazten dizugu. Emandako datuak harreman komertziala mantentzen den bitartean edo legezko eginkizunak betetzeko behar den denboran zehar gordeko ditugu. Legitimizazioa zure baimenaren bidez lortzen da. Datu hauek ez dizkiegu hirugarrenei emango, lege-betebehar bat dagoen kasuetan izan ezik. Zure erabiltzaile-eskubideak baliatu ditzakezu info@biziola.eus helbidera idatziz.