Biziola Kooperatibaren sorrera batzarra maiatzaren 14ean
LAZKAOKO BIZIOLA FABRIKA | 11:00-13:00
Herriz herriko aurkezpenak bukatuta, orain arte egindako bidearen balantzea egiteko plaza izango da Biziola Kooperatibaren lehen batzar orokorra. Horrez gain, ofizialki erakundea bera eratuko dugu eta datozen hilabeteetako erronkak elkarrekin marrazteko aukera izango dugu.
Guztia ordea ez da hausnarketa eta eztabaida izango. Beraz, batzarraren ostean elkarrekin bertako produktuak dastatuz ospatuko dugu orain arte lortu duguna. Ospatzen ez dena ez baita existitzen. Gogoratu batzarrean parte hartu ahal izateko bazkide moduan izena eman behar duzula.